Practicuma

Toki honetan dituzu 2020ko urtarrilean 27an hasi eta apirilaren 30ean amaitzekoa den practicumari buruzko informazioa eta dokumentuak.

  • Ez ahaztu: Adingabeekin lan egiteko sexu-izaera Delitu Ziurtagiria behar duzu praktikak egiteko
  • Ezbeharretarako protokoloa
  • Bete beharreko fitxa duzu hemen.
    Ez bete praktiketan hasi arte, besteak beste ikasgelako berri, irakaslearen korreoa, eskolako telefonoa-eta eskatuko dizkizut eta. Kuxkuxeatu dezakezu; hori bai.
  • Practicumaren inguruko informazioa fakultateko web gunean. Gida hementxe
  • Oraintxe (2020-01-20) eguneratzen ari badira ere, hemen egongo da ikastetxe laguntzaileentzako informazioa.

Jakingarri batzuk

  1. Nork egingo du nire ebaluazioa eta zer irizpideri jarraituko die?
    Nik, puntu hauek kontuan hartuta:
    • Ikastetxeko irakasle tutorearen balorazioa; gidako 33. orrian hasten den errubrika erabiliaz.
      Hori korreoz eta gutunazal itxian jaso behar dut nik.
    • Irakasleen Unibertsitate Eskolako tutorearen balorazioa, praktiketako memorian eta ikasleak mintegietan eta aurreko prestakuntza aldian gauzatutako jardueretan oinarritutakoa; batez ere gidako 40. orrialdetik aurrerakoak kontuan izanik..
    • Ikaslearen autoebaluazioa.
      Zati guztiak gainditu behar dira.
  2. Inoiz inork penkatu du Practicuma?
    Bai. Plagioa egindako batek eta hezkuntza irizpideak kontuan izan gabe txostena idatzitako beste batek.
  3. Zer ereduri jarraitu behar diot memoria egiteko?
    Gidako 30. orrian hasten diren jarraibideei segitu behar diezu.

  4. Noiz entregatu behar dut memoria?
    Oraindik ez dut aurkitu data ofiziala. Baina GrALa egin nahi izatea litekeenez: albait arinen ;-)

Beste jakingarriren bat

Arauditik eta esperientziatik hartuta

Ez ahaztu zu ez zarela behargina, ikaslea baino; beraz, zuk ikastetxearen pertsonal falta ez zenuke ordezkatu behar; demagun grebetan-eta.

Ez ahaztu irakasle ari zarela ikasten; beraz, ikasleak etxera bazkaltzen doazenean, irakaslea lanean geratzen denean, zu bertan lanean ikasten. Hau da, irakasleak irakasle lana egiten duenean bertan egon behar duzu irakasleki.

Ondo-ondo pasatzeko probestu; irakasle hemendik hara ordezkapenetan zabiltzanean, ez duzu astirik izango orain egin ditzakezun hainbat galdera eta hausnarketa egiteko. Galdetu. Hausnartu.


Nirekin kontaktuan paratzeko:

  • Telegram: @JuanAbasolo
  • Tutoretzara etorrita edo, bulegoan bada, deituta (946017567).
  • Aurretik geratzen bagara, tutoretza Skypen bitartez egin genezake.
  • Korreoa ez dut begiratzen egunero, baina astean behin seguru: juan[puntu]abasolo[abildua]ehu[puntu]eus.