Juan Abasolo

Argentinan jaio, hazi eta, 22 urte nituela, bertatik emigratu nuen Euskal Herrira; Buenos Aireseko Almagrotik Bizkaiko Lea ingurura. Behin etorrita, hainbat jardun eta zereginetan ibili naiz.

Orain 15 bat urte ibilbide akademikoan hasi nintzen eta 2011tik karrera akademikoan. Horixe dela-eta, egin dut web gunetxo hau.

Aita, senar, berbaldun eta ikertzaile-irakaslea. Hona nire zenbait datu eta aurkezpena.

Jon (2009) eta Xabier (2011) , semeak; Itziar, andrea (2008) eta bidaidea (2006).

ORCID: 0000-0002-1911-4118

ResearchID: R-9257-2018

Lan postuaren izena: PROFESORADO LABORAL INTERINO

Kontaktua:

Telegram:
@JuanAbasolo

Skype:
abasolo72

Twitter:
@JuanAbasolo1

Helbide elektronikoa:
juan.abasolo@ehu.eus

Helbide fisikoa:
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
UPV/EHU University of the Basque Country
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa
Bizkaia

Eta bulegora etorri behar baduzu: 3S40B

Telefonoa:
+ (34) 94 601 75 67

2018ko urtarriletik Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean nabil lanean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Eta urte bereko uztailetik EUDIA ikerketa taldeko partaide. Orain IT1208/19

Aurrez, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean irakasle Bilbo eta Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskoletan, 2011ko urtarriletik.

Aurretik

Oraingo honetara iritsi arte, hainbat lanetan eta eginkizunetan ibili naiz, hemen zerrendatxu sailkatu bat.

Ikerketu nahirik

Doktoratu aurretikoak

  • Tesi proiektua: Zailtasunak aditz jokatuaren inguruan B2-C1 ibilbidean (2017); eta berorrekin lotutako bloga(2012)
  • Antropologian ikasle: Immigrazioa eta hizkuntzak Euskal Herrian. Bizkaiko kasua. XVII Congreso de Estudios Vascos: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza. Gasteiz, 2009
  • Pedagogia ikasle: Argentinan Euskaraz. Erabiltzaile eta bultzatzaileen helburuak eta ekintzak harremanean. Euskal Herria Mugaz Gaindi, Baiona, 2007-10-07

Ikasketetan

  • Psikodidaktikan Doktorea 2017
  • Pedagokian lizentziatua 2007
  • Irakasle diplomatua 2005

Irakasle beharrean

  • Zornotzako Barnetegian, euskara irakasle eta kanpo-ekintzetako arduradun (2005-2010)
  • Gernikako Aita Villasante Udal Euskaltegian, euskara irakasle (2007-2010)
  • Lekeitioko Resurrección Maria de Azkue ikastolan, irakasle-ordezko (2006)
  • Nagusi eta umeentzako musika-tailerretan (2004 eta 2006)
  • Eskola partikularrak nagusi eta umeei, irakur-idatz trebetasunetan eta hizkuntza klaseetan (1994 - 2004)

Behargin

Izerdia botaz egiten diren zenbait behar.

  • Tabernari (barman) (1994-2005)
  • Tabernari (sukaldari) (1998)
  • Tabernari (jangela eroale) (1999)
  • Operario (MCC-k espolatatua) (2002)
  • Hondartzain (2000-2004)
  • Udaltzain (2005-2006)
  • Libruruzain (1992-1994)
  • Zinemako tekniko (2006)
  • Korreo banatzaile (1988-1989)
  • … (198?-200?)