Diapositiba elebakar koordinatuak

bestelakoak
Egilea

Juan Abasolo

Argitaratua

2024-11-02

Plazaren defentsa nik euskaraz egin nahi nuen, baina askok ekin zidaten erderaz egin behar nuela. Behintzat zati bat egin behar nukeen. …eta, jakina, diapositibak eurak erdaraz egon behar zuten. Azalpenik elokuenteena euskaltzale batek eman zidan: Espainiako puntatik dator zure defentsa entzutera. Deferentziaz, ez bada ere, ez dago txarto berak sentitzea zuk kontuan hartzen duzula zelan sentituko den.

Eureka! esan nuen nire artean: Bakar-bakarrik lortu behar dut sistema bat diapositiba nagusiak proiektorean euskaraz egon arren, batera pareko erdarazko diapositibak erakutsiko dituena tablet batean.

Ez nintzen iritsi eta euskarazko en vasco diapositibak erakutsi nituen las mostré… Motz 🤮. +

Baina hile batzuk pasatuta erantzun zidaten eta nik uste nuena baino irtenbide errazagoa aurkitu nuen.

Adibidea

Hemen ikusgarri dago, baina ikusgarriago zure ordenagailutik agindu eta zure telefonoan ikusten baduzu itzulpenen bat. Edo nahi duzun konfigurazioan.

Beheko diapositiba nagusian egiten dena, besteetan eragiten du.

Azken oharrak

Erreza eta segurua da
Ez dago zertan online ipini diapoak URL batekin. Nahikoa da Interneterako lotura izatea, diapositiba nagusitik menpekoei agintzeko, baina diapositiba horiek norberaren ordenagailu edo tabletean egon litezte. Beraz, datuak gorde litezke.

UPV/EHUrako txantiloia
Diapositiben itxura gustatzera, proba ditzakezu nik egindako ehu-revealjs gehigarria erabilita. Argia eta iluna, ikusi duzunez, EHUko tipografiarekin.

Oin oharrak

  1. Hemen eskuratu daiteke kodea: https://reveal-multiplex.glitch.me/ . Aukera gehiago ere badira. Baina nik honekin nahikoa.↩︎