word | freq |
---|---|
proyecto | 6 |
proiektua | 2 |
proiektu | 1 |
proiektuak | 1 |
proiektuan | 1 |
proiektuaren | 1 |
proiektuetan | 1 |
proiektuko | 1 |
proyectos | 1 |
Benetan ikerketa-hondarra gaurkoa.
Holakoren batean hemen agertuko behar lukeen proiektu baterako lantxu bat egin dut:
Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleek egindako GrAL argitaratuen1 jazketa
Denen oinarrizko informazioa batu eta gorde:
- URLa
- Izenburua
- Argitaratze data
- Egilearen izena eta abizenak
- Lanaren beraren URLak
- Laburpenak
Sailean batu ditut datuok, hau da, GrAL zein MAL, Haur edo Lehen Hezkuntza zein Gizarte Hezkuntzan edo Psikodidaktika masterra… Datuak ez daude ondoegi sailkatuta, beraz.
Kapritxoz azterketa bi egin ditut: bata, izenei begiratuta eta bestea izenburuari.
Izenak
Nola banatzen diren eta ugarienak zein diren ikusteko, 2015 urtetik 2021ra bitartean argitaratutako 374 lanenen egileen izen-abizenak banatu ditut, soilik izenen gaineko azterketa egiteko gero. Zertarako? Ba, nire talde handietan ikasleei erakusteko zergatik kostatzen zaidan gehiago izenak gogoratzea bestelako kontu batzuk baino. 191 izen agertzen dira
Jakin dut nik gizonezkoak urriak direna nire klaseetan. Ikasle nintzela ere hala zen-eta. Eta bai, badakit azterketa hau ez dela sistematikoa lanen egileak gizonezko, andrezko edo zer diren jakiteko ere… baina aldea deigarri egin zait.
Mutilok! Non eta zertan ari gara?
Gizonezko izenetan lehenengoa Iñigo izatea ere deigarri egin zait.
Izenburuak
Beste lan laburtxu bat egin dut.
- Izenburu guztiak batu
- Normalizatu (kendu puntuazioa, letra larriak txikiagotu…)
- Kendu informazio garrantzirik bako berbak (eta, duten, las, los…)
- Marraztu berben hodeia
Berben laino horrek erakusten du tamaina handiagoz gehiagotan erabilitako berba eta txikiago gutxiagotan erabilitakoak. 3tan baino gutxiagotan aurkitutako guztiak baztertu dira. Berben laino horretan banatzen dira zentzu bakarra duten hainbat berba, ez dago-eta lematizazio lanik eginda.
Argi hurrengo taulan:
Orduan, ideien errepresentazioari ezin badiogu behar den moduan begiratu, zer esan nahi du iruditxu horrek?
Ba, gurean errealitate elebiduna dagoela eta euskararen erabilera gaztelaniakoari gailendu egiten zaiola nabarmen… lan akademikoetan. Zoritxarrez nire klaseetan ez dut horren trazarik igarri.
Hasierako burutazioa Bilboko Hezkuntza Fakultateko lanak aztertzeaz gain Gasteizkoa eta Donostikoak aztertzea ere bazen, baina Gasteizen2 lehengo IVEFekoen eragin nagusiak asko urruntzen du lana hezkuntzatik. Donostiakoek3, berriz, beste nonbait argitaratuko dutela uste dut 8 baino ez dira-eta ADDIn.