-e + a | -o + a | ’Bigarren graduko leku aditzondoa | ‘Gainean’ postposizioa | “Anitz” zenbatzaile zehaztugabea | “arrautza” hitzaren bilakaera | “Aski” adberbioa | “Bat ere” zenbatzaile zehaztugabea | “Car” antolatzailea | “Inor” izenordain zehaztugabea | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane | -ia | -uak | hara | -aren gainean | anhitz | arroltze | aski | gehiago | NA | nehor |
Ahetze | -ea | -oak | huna | -aren gainean | (h)anitz | arroltze | aski | bat ere | ezen ba- | nihor |
Aiherra | -ia | -oak | huna | -aren gainean | (h)anitz | arroltze | aski | bestelakoak | zeren (eta) bait- | nihor |
Ainharbe | -ia | -uak | horra | -an gainean | hanitx | arraultze | aski | bestelakoak | ezi(k) ba- | ihur |
Ainhize-Monjolose | -ia | -oak | horra | -Ø gainean | (h)anitz | arraultze | aski | bat ere | zeren (eta) bait- | nehor |
Ainhoa | -ea | -oak | huna | -an gainean | (h)anitz | arroltze | aski | bat | zeren (eta) bait- | nihor |
Ürrüstoi-Larrabile | -ia | -uk | hau | -an gainean | hanitx | arrautze | aski | bat ere | ezi(k) ba- | ihur |
Uztaritze | -ea | -oak | horra | -Ø gainean | (h)anitz | arroltze | aski | bestelakoak | zeren (eta) bait- | nehor |
Zalgize-Doneztebe | -ia | -uak | huna | -aren gainean | hanitx | arrautze | aski | bat ere | bait- | ihur |
Zaro | -ia | -uak | horra | -aren gainean | NA | arroltze | aski | bestelakoak | ezi(k) ba- | nehor |
Ziburu | -ea | -oak | horra | mahaian | (h)anitz | arroltze | aski | bat ere | zeren -n | nihor |
Zuraide | -ia | -uak | huna | -aren gainean | (h)anitz | arrotze | aski | bat ere | zeren -lakotz | nihor |
Jo eta ke. Eta Su ere bai. Hala ekin diot MCA nola ezarri aztertzeari.
Zeri buruz ari naizen, baina, aurretik azaldu behar:
Dimentsio Anitzeko Analisian (Multi Dimentional Analysis) erabiltzen diren tekniketan azterketa egiteko agindu sub/objektiboa izan dut. Tesiaren lanketan, lorpen handirik izan ez banuen ere, horri ekiten hasi nintzen. Horregatik distantzietan oinarritutako clusterrak eta mapak elkarrekin ikusi nituenean barrua ixiotu zitzaidan.
Letretako baten intuiziotik abiatuta azaldu nahirik
- Principal Component Analysis1 (PCA): Aldagai kuantitatibo askoren irudia sortzen du ahalik eta dimentsio gutxien erabilita; aldagai berri horiek originalak baino gutxiago dira. Baina soilik dira sortutako irudi horretakoak. Hau da, ez dira mundu honetakoak, baizik eta Matematicland batekoak.
Metodo hori ez denez erabiliko hemen, ez dut gehiago sakondu behar. Aurrekoetxea et al. (2016) lanean PCA erabiltzen da herri hizkeren eta batuaren bitarteko distantziaren neurketaren analisirako. - Multiple Correspondence Analysis 2 (MCA): Aldagai kualitatiboetarako garapena da, aurrekoaren filosofian oinarritua. Matematikan oinarritua, jakina.
Eman dezagun errealitatearen dena delako irudia deskribatzeko erabiltzen ditugun datuek n1 aldagai erabiltzen dutela; MCAk n2 dimentsio bitartez irudikatzen du, n1 > n2 araua betetzen dela. Hau da, aldagai gutxiago erabiliaz. - Multi Dimentional Scaling3 (MDS): Beste irudikatze mota bat da. Hau bigarren kalkulu bat eginaz sortzen da. Aurretik intereseko elementuen arteko distantziak kalkulatu behar dira, dena delako irizpide eta tekniken bitartez. Distantzi matrizea hartu eta horren proiekzioa egiten da agintzen zaion dimentsio kopuruan.
Obejktu biren arteko distantzia lerro zuzen batez irudikatu ahal da. Hiruren artekoa plano batez. Lauren artekoa espazioa erabiliaz. Bostetik gorako elementuen arteko distantzia guk interpretatzeko hiru edo bi dimentsiotan irudikatu behar dugu, nahiz eta gehiago behar liratekeen datuak hobeto irudikatzeko. MDSk horixe egiten du, dimentsioak eskalatu gure ulertze neurrira; planisferio batek gure mundu biribila irudikatzen duen antzera.
Lan honetan eta hurrengoan Bourciezen datuei (Aurrekoetxea et al., 2004, 2005) zukua aterako diet, nahikoa zukututa daudelakoan.
Multiple Correspondence Analysis & (eskual) Bourciez
Bourciezen datuak Diatech-en (Aurrekoetxea et al., 2013) egindako proiektutik esportatu eta MCAren premien arabera egokitu behar dira. Data base horren lagintxu bat ikusten da segidan. Lerroetan herriak eta zutabeetan aldagaiak, bistan denez.
Aztertu diren aldagaiak 248 dira, berez. Herriak, berriz 137.
Goiko taulan ikusten da zenbait aldagaitako aldakiak errepikatzen direla herri batzuetan. Aldagaietako aldakiak eta herrien arteko korrespondentziak zein diren analizatzeko R lengoaian idatzitako FactoMineR (Husson et al., 2018) erabili da.
Hodei gorriek aldagaiak irudikatzen dituzte eta urdinek, antzeman daitekeen moduan, herriak; beti ere lehenengo bi dimentsioetan.
Dimentsioek zenbat azaltzen duten hurrengo bi grafikoeta ikusten da. Lehenengoak MCAk sortutako lehenengo 10 aldagaiek bariazioaren ehuneko zenbat azaltzen duten erakusten dute. Bigarrenak dimentsio guztiak irudikatzen ditu informazio bi nabarmenduta: Gehien azaltzen duten lehenengo hiruak, giza neurrian irudika daitezkeenak, eta zenbat dimentsio behar diren datu horien bariazioaren %50 azaltzeko.
Segidan aurkezten diren grafikoek dimentsio bitan aurkezten dute datuen banaketa, herrien informazioan ardaztuta. Koloreek dimentsioen gaineko informazioa ematen dute.
Warning in readOGR("../../eu_EU/EH_Udalerriak-Barri/udalerriak_EH_berriaB.shp",
: OGR support is provided by the sf and terra packages among others
Warning in ogrListLayers(dsn = dsn): OGR support is provided by the sf and
terra packages among others
Warning in ogrInfo(dsn = dsn, layer = layer, encoding = encoding, use_iconv =
use_iconv, : OGR support is provided by the sf and terra packages among others
Warning in ogrFIDs(dsn = dsn, layer = layer): OGR support is provided by the sf
and terra packages among others
Warning in OGRSpatialRef(dsn, layer, morphFromESRI = morphFromESRI, dumpSRS =
dumpSRS, : OGR support is provided by the sf and terra packages among others
Warning in ogrListLayers(dsn): OGR support is provided by the sf and terra
packages among others
Warning in ogrFIDs(dsn = dsn, layer = layer): OGR support is provided by the sf
and terra packages among others
Eta hor zer ikusten dugu?
Hasteko, azken mapa horretan eta 3D grafikoan oso datu koherenteak. Begiratzeko tokia egokituz gero, MCA teknika erabilita, lehenengo hiru dimentsioek sortzen duten irudian antzeman daiteke mapako informazio geografikoko egitura bera ere, salbuespenak salbuespen:
Lehenengo begirada batean argi ikusten da Zuberoak eremu trinkoagoa osatzen duela. Ezaugarri batzuen ardatza ere somatzen da Gipuzkoa-Lapurdi mugatik Nafarroa Beherea-Zuberoa-Bearne mugara. Mapan edo 3D irudian horiek horitik gorri-more ilunera bidean antzematen dira.
Warning in rgl.close(): 'rgl.close' is deprecated.
Use 'close3d' instead.
See help("Deprecated")
Warning in rgl.texts(x = mca.bourciez$ind$coord[, 1], y = mca.bourciez$ind$coord[, : 'rgl.texts' is deprecated.
Use 'text3d' instead.
See help("Deprecated")
Hau ez da amaitu
Hurrengo baterako lagatzen ditut MCAren azalpen zehatzagoak eta salbuespenak salbuespen hori nabarmentzea. Salbuespenek ere badute-eta zerbait kontatzeko, teknikaren analisia gardenago utzi behar luketenak.