3 min read

Mintegia: R lengoaia estatistikoan trebatzen hasteko

Mintegi honetara helburu batzuk dakartzat, garrantzitsuena niretzat hau da: gure inguruan R lengoaia erabiltzen zelan ikasten den ikastea.

Jakina, horretarako proposamenean aurre ikusitakoak balio lezakete. Hala eta guztiz ere, hasierako proposamenean eman nuen lau pausu estandar horiek ez dira irmoak eta egokitu nahi nituzke mintegiko parte hartzaileen asmo, beharrizan edo gogoetara. Izan ere, Estandar jaun edo Estandar andrerik ez da etorriko, Caetano Velosok kantatzen duenez, De perto, ninguém é normal.

Planteamendu egokitua

Zer ikasi behar dugun dakigunean, diote, hobeto ikasten dugu. Ikasi behar dugunarekin konprometituta bagaude, errezago ikasten dugu. Diote.

  • Zertarako erabiltzen da R
    Eta hor ni non nago?
    • Horren gainean berba egin beharko dugu
  • Rrekiko komunikazioaren oinarrizkoak
    Eta zein diren oinarrizko horiek
    • Hor nik ariketa batzuk proposatuko ditut.
  • Zelan dokumentatu Rn egiten duguna
    RStudio aztertuko dugu apur bat.
    • R lengoaia eta gurea tartekatuta erabiliko dugu, bakoitzaren asmoen arabera.
    • Markdown lengoaiko oinarrizkoak ere ikusiko ditugu.
  • Zelan sartu datuak R-ra
    Guk aurrez ditugun datuak Rko lan eremura sartzeko bide batzuk aztertu behar ditugu.
  • Datuen antolaketa batzuk
    Datuak birrantolatu eta laburtu
    Datuen analisi sinple batzuk egin (\(\chi²\), \(r\), \(\tau\)…)
  • Grafikoak
    Ditugun datuak nolakoak dira? Nola grafikatzen dira? Zein informazio eman nahi nuke nire grafikarekin?
    • Bakoitzaren interesaren araberako ariketa egokituak egin behar genituzke, oinarrizko sintaxi elementu batzuk ezagutu eta gero
  • Hizkuntza naturala eta R Gure taldean, besteak beste, ezaugarri linguistikoak, espazialak eta linguistikoak lantzen ditugunez, tarte bat lehenengo horri. Bakoitzak bere datuekin, printzipioz.
    • Intereseko ezaugarri linguistikoen deskribapena egiten trebatu.
    • Antolaera posibleak aztertu behar ditugu analisi posibleekin harremanetan.

Baliabideak

Mintegia eroateko ariketa eta baliabide batzuk batzeko biltegitxu bat sortu dut hemen. Asmoa da berori egunotan egokitzen joatea eta egunen batean ikastaro itxurako zerbait egiten badut, bertatik argitaratzea.

Biltegiaren barruan nabigatu daiteke; hala ere, hemen zerrendatuko ditut interesekoak izan daitezkeen toki batzuk.

Ondoriotzat

Nire uste harroan, R erabiltzen ikasteko material eta ikastaroak falta dira psikodidaktikan ikerketan aritzen garenontzat, Rn trebatzeko ikastaro eta material asko badago ere. Hori dela-eta, itxurazko ikastaroa egiteko baliabideak sortzeko erabili nahi nuke mintegi hau. Eta, lagun hori, zure laguntza ere espero dut ikaskuntza prozesuaz hasnartuta, zure helburuak eta zalantzak azalduta eta abar.

Bonus track

Adibidetxu batzuk ikusi

  • Zabaldu R
    GNU/Linux erabiltzen baduzu, terminanl batean idatzi R eta enterri eman Windows edo Mac erabiltzen baduzu, R GUI, goiko R sinbolotxu hori daukana.
  • Bertan idatzi behar duzu
demo()

Horrek zerrendatuko ditu zure R-ko instalazioan aztergai dituzun demoak. Ba, aukeratu bat eta horixe aipatu demo() funtzioaren barruan kakotx bikoitz edo banakakoen artean, esate baterako: graphics.

demo("graphics")

Voilà!

Ah! Ez dut esan: blog hau osorik RStudio erabilita egiten dut, beraz, hemen dagoena nola egiten den erakuts dezaket

Kontuan izateko bibliografia eta webguneak

R Core Team. (2018). R: A Language and Environment for Statistical Computing. R Foundation for Statistical Computing. https://www.R-project.org/

R Proiektuaren webgunea, bertatik jaitsi behar da beste ezeren aurretik instalateko

RStudio Team. (2019). RStudio: Integrated Development Environment for R. RStudio, Inc. http://www.rstudio.com/

RStudio garatzen daben taldekoen webgunea. Lehenengo behar dogu instalatuta R, gero instalatu ahal dugu RStudio

Paradis, E. (2005). R for beginners. E. Paradis. http://cran.r-project.org/doc/contrib/Paradis-rdebuts_en.pdf

Liburu hori gaztelaniaz ere badago, R para principiantes izenarekin, baina, kasualitatea?, Mexikoko irakasle batek izen horrekin pasa den urtean beste liburu bat idatzi du:

Mendoza Vega, J. B. (2018). R para principiantes. Bosco Mendoza. https://rprincipiantes.boscomendoza.com/

UNAMeko irakaslea da Bosco Mendoza, interesgarria eta oinarriak antolatzeko ere oso erabilgarria. Webgunetik .epub eta .pdf formatuetan jaits daiteke.

Amaitzeko, inprimitu hau (goian ere erreferentziatua duzu).