1 min read

Webgunea RStudio-n eregi eta argitaratu

Hainbat tokitan azaltzen duten arren, errazen egin zaidana hurrengo bideoa da:

Aurretik, baina, katxarreatuta egon naiz eta nire ordenagailuan aprobak eginda ere bai. Gomendagarriena:

installed.packages("blogdown")

Sortu proiektu berria, azken(etari)ko aukera: blogdown erabilita web gunea.

  • Segitu pausuak
  • Aukeratu HUGO gai bat
  • Kopiatu GitHub-eko helbidea eta hori ipini sortzeko orduan
  • Itxoin dena jaisteko
  • Zelan doan ikusteko Server Site.
    • Tuneatu norberaren datuekin
      Niri gai batzuk arazoak eman dizkidate
    • config.toml oso-oso garrantzitsua.
    • Hobeto RStudio erabilita, addinsak erabiltzea.
      • Post/barria idazteko: New Post
      • Irudiak txertatzeko: Insert image
    • Igo GitHub-era
git init
git add .
git commit -m "Poriektua gordinik altza"
git remote add origin https://github.com/JuanAbasolo/pertsonala.git
git push -u origin master

Zabaldu web orria Netlify.com-en

Web orria era eta toki askotara igo daiteke, baina egileek Netlify gomendatzen dute, besteak beste, bertan zuzenean konpilatzen duelako. Beste aukera batzuk ere badaude, bat GitHub-en bertan

GitHub erabilitzen du informazio biltegitzat, Git erabilita, igo eta jaisten dira artxiboak. Erraza editatzen, erraza argitaratzen…

Behin lehenengo bertsioa egindakoan, edukiak-eta gehitzea oso erraza da, RStudion Markdown edo RMarkdown artxibo bat egitea baino ez.

  • GitHub-egaz sinatu
  • Aukeratu “new site from Git”
  • Joan siteko biltegira
  • “Basic buil settings”
    Basic command: hugo
    Publish directory: public
    Advanced build settings
    New variable>Key HUGO_VERSION
    Value 0.40.

Kasu honetan, hemen dago GitHub-eko biltegia eta hementxe web orria bera.